Lasarte-Oria

Tratu on bat | Un buen trato

Igande honetan pintxo moduan gure produktu lokala dastatzeko aukera izango duzue!

Santa Anako festak direla eta, Aterpea Lasarte-Oriako taberna batzuekin pintxo ezberdin baten eskaintza antolatu du.

Ezagutu zeintzuk diren marketineko estrategia digital zuzena sortzeko gakoak, eta zure negozioa hazteko kanalak.

 

Sagardopote Eguna apirilaren 10ean ospatuko da Lasarte-Orian, eta bederatzi establezimenduk eta zazpi sagardo-markak hartuko dute parte. Aurkezpenean, non izan baitira Nuria Fernandez, sozioekonomiako zinegotzia, Yolanda Palomares, Buenetxea kafe-tabernakoa, eta parte hartzen duten establezimenduetako hainbat ordezkari, lasarteoriatarrak gure lurraldeko sagardoa dastatzeko etortzera animatu dituzte, "Lasarte-Orian bizitzearen eta Lasarte-Orian erostearen" garrantzia azpimarratuz.

 

Larunbata 30ean, 10:00etatik 14:30era, Lasarte-Oriako Lore eta Landareen VII. Azoka egingo da Okendo Plazan. Aukera on bat gure balkoiak, terrazak eta lorategiak modu oneko prezioetan berritzeko.

 

Datorren martxoaren 23an moda, osagarri eta ile-apaindegiko gala ospatuko da Manuel Lekuona Kultur Etxean. Lasarte-Oriako profesionalek antolatutako ekimen koloretsua izango da, eta Amaia González Caballero dantza-eskolaren zuzeneko emanaldia ere ikusi ahal izango da bertan.

 

"Lasarte-Oria Tratu On Bat - Un Buen Trato". Aterpeak, Udalarekin elkarlanean, martxorako ardo dastatzeak antolatu ditu. Ekimenean parte-hartzen duen ostalari bakoitzak, upategi batekin lankidetzan ardo ezberdinen aukeraketa bat eskainiko du dastatzeko, bakoitzaren ezaugarriak eta prozesua azalduaz.

 

Lasarte-Oriako udalaren 2019rako helburuetako bat izango da, herritarrak herriko establezimenduetara hurbil daitezen bultzatzea, Lasarte-Orian kontsumitzea sustatzeko eta dinamizatzeko. Gure herriarentzat oso garrantzizkoa da bertako merkataritza, eta orokorrean enpresa txikiak, bizirik mantentzea, eta bat gatoz ATERPEA elkartearekin batera herritarrak kontzientziatu behar direla horretarako.

Abenduaren 31n berriro itzuliko da San Silvestre lasterketa Lasarte-Oriako kaleetara. Ekimen herritar bat, CD Texas klubaren eta Lasarte-Oriako Udalaren sostengua dituena. Laugarren edizio honek garrantzizko nobedadeak izango ditu, Jalgunearekiko solidaritatez jantziko delarik.

esus Zaballos alkatea bertan zela, Arantxa Alday Aterpeakoak Lasarte tabernari banatu diote epaimahai profesionalaren saria eta Txartel kafetegiari epaimahai popularraren saria.

Pintxoaren VI. Ibilbidean parte hartu duten ostalarien presentzian Jesus Zaballos alkateak banatu dio epaimahai profesionalaren saria Lasarte tabernari bere pintxoagatik: Tromso txipiroi ohearen gaineko bakailao brandada.

Epaimahai popularraren kasuan, saria Txartel kafetegiari egokitu zaio, parte-hartzaileen artean batez besteko notarik hoberena haren pintxoak lortu baitu: Pintxo-burger: ogi kurruskari-oinarri baten gaineko mini hanburgesa pantumacarekin, allioliarekin eta perretxiko eta hirugihar-erruloarekin

Astelehenean hasi ginen 2019ko 8000 egutegiak Lasarte-Oriako etxeetan banatzen. Aurtengoan, egutegiak gure kaleetako eta plazetako kanpoko 12 eskultura ditu gai bezala. 

Alkateak 2019ko egutegia aurkeztu du. Bertan jasotzen dira Lasarte-Oriako Museo Aire Librean gidan islatutako 12 eskulturak. Hilabetez hilabete, eskultura baten argazki bat bere inguruan gozatu ahal izango dugu, lanaren izena eta bere egilearena zehaztuz.