Albisteak
COVID_19 larrialdi egoerarako Beterri-Buruntzako Udalak Arreta Zerbitzu zentralizatua eta telematikoa martxan jarri du eskualdeko eragile sozio-ekonomikoen bidelagun izateko.
Lasarte-Oriako Udalak 500.000 euroko gizarte neurrien plan berria onetsiko du, COVID-19 delakoaren ondorioz familiei eta merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu pertsonalei laguntzeko.
Euskara Batzordeko lehendakaria den Jon Antxordoki jaunak 2019 urtean euskara-sailak egin duen diru-laguntza deialdia aurkeztu du. Guztira sei diru-laguntza lerro aurkeztu ditu eta horietarako, 67.260 € daude onetsita.
Aterpeak, Udala eta “Lasarte-Oria Tratu On Bat - Un Buen Trato" markarekin elkarlanean, ardo dastatzeak antolatu ditu martxorako.
Abiatu gara!
Tratu on bat, Lasarte-Oriako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako profilak eta eskaintzak aktibatzen lanean jarraitzen du.
Aurtengo egutegiak Guztion Lasarte-Oria lehiaketatik sortutako muralak ditu gaitzat.
Aterpea merkatari eta ostalarien elkarteak erakusleihoen lehiaketako irabazleei sariak banatu zizkien.
Nuria Fernandez eta Agustin Valdivia zinegotzien, Aterpeako Ramon Ormazabalen eta Sergio Humada sukaldariaren presentziarekin, epaimahai profesionalaren saria eman diete Araeta sagardotegiari eta epaimahai popularraren saria Arkupe tabernari.
Abenduaren 31n berriro itzuliko da San Silvestre lasterketa Lasarte-Oriako kaleetara. Ekimen herritar bat, San Silvestre Elkartearen eta Lasarte-Oriako Udalaren sostengua duena. Bosgarren edizio honek garrantzizko nobedadeak izango ditu, Izan Iñurri proiektuarekiko solidaritatez jantziko delarik.
Eguberrietako kanpainia dela eta, Aterpea Elkartearen eskutik eta Lasarte-Oriako Udalaren lankidetzarekin, urtarrilaren 4an Txu-Txu trena herriko kaleetan zehar ibiliko da.