Albisteak
Festa-egunak maiatzaren 17an, 18an eta 19an izango dira, eta Lasarte-Oriako dozenaka merkatarik eta ostalarik hartuko dute parte. Ormazabalek bere esker ona agertu die ebentuan parte hartuko duten pertsona eta entitate guztiei.
Denden eskaintzak maiatzaren 17an eta 18an izango dira, establezimendu hauetan: Mabel moda, Alba moda, Imagine jantzi-denda, Aritza mertzeria, Olmi mertzeria, Iturbe zapata-denda, Leder oinetako-denda, Ana gizonezko ile-apaindegia, Marbell ile-apaindegia, Sukoa burdindegia eta Inés Flores artisautza.
Horrez gain, egun horietan hainbat jarduera egingo dira:
Jesus Zaballos alkateak eta Ramón Ormazabal Aterpeako lehendakariak bazkideak kaptatzeko kanpaina aurkeztu dute, merkatariak eta ostalariak Aterpeako bazkide egitera gonbidatzen dituen gutun batekin hasiko dena.
Idatzi honen bidez, jakinarazi nahi dizugu 2017an zehar Udalarentzat berriz ere helburu munizipala izango dela merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzu pertsonaletako establezimenduen artean asoziazionismoa sustatzea, konbentzituta baikaude enpresa txiki horien bultzada —azken batean, gure ekonomiarena— era intentsuagoan eta efikazagoan egin daitekeela lankidetzako proiektuak enpresa-kopuru esanguratsu batera iristen direnean.