Lasarte-Oria

Tratu on bat | Un buen trato

Jesus Zaballos alkateak eta Ramón Ormazabal Aterpeako lehendakariak bazkideak kaptatzeko kanpaina aurkeztu dute, merkatariak eta ostalariak Aterpeako bazkide egitera gonbidatzen dituen gutun batekin hasiko dena.

p1030239pPrentsaurrekoan, zeinetan baitzeuden Nuria Fernández sozioekonomiako zinegotzia, Dioni Ávila departamentuko teknikaria eta ostalaritzako ordezkari bat ere, Zaballosek adierazi du 2017an zehar Udalarentzat berriz ere helburu munizipala izango dela merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzu pertsonaletako establezimenduen artean asoziazionismoa sustatzea, konbentzituta baitaude enpresa txiki horien bultzada —azken batean, gure ekonomiarena— era intentsuagoan eta efikazagoan egin daitekeela lankidetzako proiektuak enpresa-kopuru esanguratsu batera iristen direnean.

Udalak asoziazionismoari emandako sostengu hori batik bat Aterpea elkartean zentratu da, hori baita Lasarte-Orian dagoen merkataritzako eta ostalaritzako elkarte bakarra, gaur egun sektoreko establezimenduen % 10 biltzen dituena (52).

Teknikariak adierazi du 469 gutun bidali dizkietela 90 ostalariri, txikizkako 199 komertziori eta zerbitzu pertsonaletako 180 establezimenduri, Aterpean bazkide egitera gonbidatuz. Horrez gain, azaldu du bazkide berrien lehenbiziko hiru hilabeteetako kuotak Udalak ordainduko dituela.

Ormazabalek, berriz, jakinarazi du martxoaren 1etik aurrera Aterpeak elkarren arteko kanpaina bat abiatuko duela, establezimendu bazkide berriak kaptatzeko eta lehen aipatutako helburua lortzeko. Horretarako, eskualdeak finantzatutako programaren bitartez, pertsona bat kontratatu da, herriko denda eta tabernetara hurbilduko dena elkartean parte hartzera gonbidatzeko.

Aterpeako lehendakariak nabarmendu du Aterpean bazkide izateari esker abantailak lor daitezkeela zenbait ekintzatan parte hartzeagatik:

    Udaberriaren Eguna.

    Stockaren Azoka komertzioetan.

    Bezeroaren Hamabostaldia.

    San Pedro jaiak (Aterpearen sardina-jatea)

    Black Friday.

    Eguberrietako Kanpaina / Lasarte-Oria salgune handia.

    Eguberriak zurekin prestatzen ditugu jardunaldiak.

    Urtebetez erakusleiho osagarri bat dohainik baliatzeko aukera. (Biziberritzen programa).

    Loidi-Murias parkingean aparkatzeko ticketak edukitzea zure bezeroentzat.

    Lasarte-Oriako ebentuen berri zuen establezimenduetan zabaltzea.

    Publizitatea Txintxarrin, festen programan eta Diario Vascon

    Estetikari eta osasunari buruzko Aterpea jardunaldiak.

    Udaleko lehiaketen sariak Aterpea elkarteko bazkide diren establezimenduetan erosteko bonuekin pagatzea.

Horrez gain, establezimendua ostalaritzakoa bada, badira sektore horretarako bereziki pentsatutako beste ekintza batzuk, hala nola:

    Sagardopotea Lasarte-Orian.

    Ardo dasta

    Santa Anetako Pintxoaren kanpaina.

    Pintxoaren Aterpea Ibilbidea.

    Lasarte-Oria Gastronomikoa marka berrian lehentasunez parte hartzea.

    Aste gastronomikoa.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Ormazabalek telefono honen bidez kontaktuan jartzera gonbidatu ditu interesatuak: 681610302 astelehenetik ostiralera eta 10:00etatik 12:00etara, edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz. Bertan zehatz-mehatz azalduko dizuete zer dakarren Aterpeako bazkide izateak, baldintzak eta onurak, eta izan ditzakezuen zalantzak ere argituko dizkizuete.