Lasarte-Oria

Tratu on bat | Un buen trato

Idatzi honen bidez, jakinarazi nahi dizugu 2017an zehar Udalarentzat berriz ere helburu munizipala izango dela merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzu pertsonaletako establezimenduen artean asoziazionismoa sustatzea, konbentzituta baikaude enpresa txiki horien bultzada —azken batean, gure ekonomiarena— era intentsuagoan eta efikazagoan egin daitekeela lankidetzako proiektuak enpresa-kopuru esanguratsu batera iristen direnean.

Asoziazionismoari emandako sostengu batik bat hori Aterpea elkartean zentratu da, hori baita Lasarte-Orian dagoen merkataritzako eta ostalaritzako elkarte bakarra, gau egun sektoreko establezimenduen % 10 biltzen dituena.

2017an horrela izango da berriro, eta horregatik animatzen zaituztegu oraindik Aterpearen parte ez zareten establezimenduok bazkide egitera. Elkarrekin kanpaina bat abiatu dugu, establezimendu bazkide berriak kaptatzeko eta lehen aipatutako helburua lortzeko. Nabarmendu nahi dugu Aterpean bazkide izateari esker abantailak lor daitezkeela zenbait ekintzatan parte hartzeagatik:

  • Udaberriaren Eguna.
  • Stockaren Azoka komertzioetan.
  • Bezeroaren Hamabostaldia.
  • San Pedro jaiak (Aterpearen sardina-jatea)
  • Black Friday.
  • Eguberrietako Kanpaina / Lasarte-Oria salgune handia.
  • Eguberriak zurekin prestatzen ditugu jardunaldiak.
  • Urtebetez erakusleiho osagarri bat dohainik baliatzeko aukera. (Biziberritzen programa).
  • Loidi-Murias parkingean aparkatzeko ticketak edukitzea zure bezeroentzat.
  • Lasarte-Oriako ebentuen berri zuen establezimenduetan zabaltzea.
  • Publizitatea Txintxarrin, festen programan eta Diario Vascon.
  • Estetikari eta osasunari buruzko Aterpea jardunaldiak.
  • Udaleko lehiaketen sariak Aterpea elkarteko bazkide diren establezimenduetan erosteko bonuekin pagatzea.

Horrez gain, zure establezimendua ostalaritzakoa bada, badira sektore horretarako bereziki pentsatutako beste ekintza batzuk, hala nola:

  • Sagardopotea Lasarte-Orian.
  • Ardo-dasta.
  • Santa Anetako Pintxoaren kanpaina.
  • Pintxoaren Aterpea Ibilbidea.
  • Lasarte-Oria Gastronomikoa marka berrian lehentasunez parte hartzea.
  • Aste gastronomikoa.

Horrela iruditzen zaizuenok berriro animatzen zaituztet pausoa ematera eta Aterpeako bazkide egitera. Horretarako, telefono honen bidez kontaktuan jartzera gonbidatzen zaituztegu: 681610302 astelehenetik ostiralera eta 10:00etatik 12:00etara, edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz. Bertan zehatz-mehatz azalduko dizuete zer dakarren Aterpeako bazkide izateak, baldintzak eta onurak, eta izan ditzakezuen zalantzak ere argituko dizkizuete.