Lasarte-Oria

Tratu on bat | Un buen trato

Aurtengo egutegiak Guztion Lasarte-Oria lehiaketatik sortutako muralak ditu gaitzat.

 

Beste urte batez, herriko etxeetara banatu da Lasarte-Oriako egutegia. 8000 ale, zeinetan aurkezten baitira Guztion Lasarte-Oria lehiaketaren barruan egindako muralen 10 argazki, Oria auzoko beste 2 argazki historikorekin batera.

Muralaren argazki bakoitzaz bere ingurunearen barruan gozatu ahalko dugu, non obraren eta egilearen izena zehazten baita.

Egutegian mural horiek erakusten dira, lasarteoriatarrei beren etxeetan konpainia egin diezaieten eta anima daitezen muralak kokatuta dauden puntuetan barrena ibiltzera. Horretarako dute azken orriko mapa, gida modura erabil dezaketena. Muralen argazkiak Isaac Farré argazkilariak egin ditu, lan grafiko bikaina egin duelarik. Kostua 9.717,86 eurokoa izan da, eta Ganboa Centro Gráfico enpresak diseinatu eta inprimatu ditu.

Egutegiaren beste ale bat nahi duten pertsonak udaletxeko 1. solairura etor daitezke, Alkatetzara.