Lasarte-Oria

Tratu on bat | Un buen trato

Lasarte-Oriako udalaren 2019rako helburuetako bat izango da, herritarrak herriko establezimenduetara hurbil daitezen bultzatzea, Lasarte-Orian kontsumitzea sustatzeko eta dinamizatzeko. Gure herriarentzat oso garrantzizkoa da bertako merkataritza, eta orokorrean enpresa txikiak, bizirik mantentzea, eta bat gatoz ATERPEA elkartearekin batera herritarrak kontzientziatu behar direla horretarako.

Hori dela eta, ATERPEA Elkarteak hurrengo kanpainak(*) antolatu ditu 2019an zehar garatzen joateko, eta guztiok zaudete parte-hartzera gonbidatuta:

•  Parking kanpaina 

•  Ardo-dastaketa

•  Moda desfilea 

•  Sagardopotea 

•  Udaberriaren Eguna 

•  Lortu 1.000€ 

•  Santa Anako Pintxoa 

•  Stock Feria 

•  Leku Guztietan Kultura

•  Pintxo-Musika 

• Jubilatuen elkarteko Ibilaldi Neurturako Bonoak

• Bezeroaren hamabostaldia

• Halloween

• Black Friday

• Pintxoaren Ibilbidea

• Eguberrietako kanpaina

(*) Egoeraren arabera kanpaina hauek aldaketak/ezeztatzeak izan ditzakete.


Azpimarratu nahi dugu, ATERPEAko bazkide izateak hainbat abantaila dituela ekintza hauetan parte hartzeko orduan.

Elkarteko bazkideak izan ez eta informazioa nahi duzuenok, jar zaitezte harremanetan 694 47 11 21 telefonora deituz edota E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoaren bidez.