"Lasarte-Oria Tratu On Bat - Un Buen Trato". Aterpeak, Udalarekin elkarlanean, martxorako ardo dastatzeak antolatu ditu. Ekimenean parte-hartzen duen ostalari bakoitzak, upategi batekin lankidetzan ardo ezberdinen aukeraketa bat eskainiko du dastatzeko, bakoitzaren ezaugarriak eta prozesua azalduaz.
Edizio honetan parte-hartuko dute:
- Martxoak 13: BUENETXEA kafetegia-taberna. OLARRA upategia.
- Martxoak 20: ISLA PLAZA Vinoteca-Ardoteka. IGNACIO MARÍN upategia.
- Martxoak 21: TXARTEL kafetegia. FÉLIX LORENZO CACHAZO upategia.
- Martxoak 26: EGUZKI taberna. RAMÓN BILBAO-GOÑI upategia.
- Martxoak 28: PRIMERAN taberna. ONDARRE upategia.
Ekintza ezberdina eta oso interesgarria!
Plazak mugatuaz direnez, parte-hartu nahi den tabernan aldez aurretik izena eman beharko da. Prezioa 7€-koa da eta ordainketa izena ematerakoan egin behar da.