Astelehenean hasi ginen 2019ko 8000 egutegiak Lasarte-Oriako etxeetan banatzen. Aurtengoan, egutegiak gure kaleetako eta plazetako kanpoko 12 eskultura ditu gai bezala.
Alkateak 2019ko egutegia aurkeztu du. Bertan jasotzen dira Lasarte-Oriako Museo Aire Librean gidan islatutako 12 eskulturak. Hilabetez hilabete, eskultura baten argazki bat bere inguruan gozatu ahal izango dugu, lanaren izena eta bere egilearena zehaztuz.
Egutegian eskultura horiek erakusten dira lasarteoriatarrei beren etxeetan konpainia egiteko, eta animatu daitezen kokatuta dauden puntuetan barrena ibiltzera. Horretarako dute azken orriko mapa, gida modura erabil daitekeena. Argazkiak Isaac Farré argazkilariak egin ditu, lan grafiko bikaina egin duelarik. Kostua 9.229 euroko izan da eta Ganboa Centro Gráfico enpresak egin ditu diseinua eta inprimatzea.