Lasarte-Oria

Tratu on bat | Un buen trato

esus Zaballos alkatea bertan zela, Arantxa Alday Aterpeakoak Lasarte tabernari banatu diote epaimahai profesionalaren saria eta Txartel kafetegiari epaimahai popularraren saria.

Pintxoaren VI. Ibilbidean parte hartu duten ostalarien presentzian Jesus Zaballos alkateak banatu dio epaimahai profesionalaren saria Lasarte tabernari bere pintxoagatik: Tromso txipiroi ohearen gaineko bakailao brandada.

Epaimahai popularraren kasuan, saria Txartel kafetegiari egokitu zaio, parte-hartzaileen artean batez besteko notarik hoberena haren pintxoak lortu baitu: Pintxo-burger: ogi kurruskari-oinarri baten gaineko mini hanburgesa pantumacarekin, allioliarekin eta perretxiko eta hirugihar-erruloarekin

18 12 12 Entrega premios Ruta Pincho web.JPGHorrez gain, 200 euroko bonuaren saria Myriam Sánchezi eman zitzaion, ibilbidean parte hartu zutenentzako sariaren irabazleari, egiaztatu baitzuen osorik egin zuela.

Nabarmentzekoa da egun horietan 1350 pintxo baino gehiago dastatu zirela ibilbidean, eta parte-hartze handia izan zela erakusten du horrek. Hauek dira establezimendu bakoitzeko dastatutako pintxoak:

  • Txartel              183
  • Viña del Mar     151
  • Araeta                 74
  • Buenetxea        168
  • Lasarte             283
  • Arkupe              212
  • Lavie                192
  • Eguzki              118