Larunbata 30ean, 10:00etatik 14:30era, Lasarte-Oriako Lore eta Landareen VII. Azoka egingo da Okendo Plazan. Aukera on bat gure balkoiak, terrazak eta lorategiak modu oneko prezioetan berritzeko.
Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek aurkeztu du azoka honen edizio berria. Aurten, azokak 13 erakusketari izango ditu, landare-munduarekin zerikusia duten produktu guztiz bariatuak eskainiko dizkigutenak.
Aurkezpenean presente izan dira Nuria Fernández arloko zinegotzia, Ainhoa Amundarain Behemendi elkartekoa eta Juantxo Pollacino ekoizlea, eta gure landare-hazleek eta artisauek landare eta loreen arloan eskain diezazkiguketen produktuen aberastasuna eta barietatea azpimarratu dituzte, tokian tokiko produktuak saltzeko azoka hauei babesa ematearen garrantziaz gain.
Barruko nahiz kanpoko landareak bezala banbuzko baseetan enkapsulatutako lore lehortuak, erabilera tradizionaleko eta sukaldaritzako hazi eta belarrak, kosmetikako produktuak... Aukeren lista luze bat, erakusten duena gure ekoizleek balio handia dutela eta gai direla produktu-aukera zabal bat eskaintzeko, beren ekimenari, irudimenari eta trebetasunari esker.
Okendo Plaza kolorez eta aromaz beteko duen azoka honetan parte hartzera animatu zituen Jesus Zaballosek herritar guztiak.
Amundarainek nabarmendu zuen aurten azokan 13 produktorek eta artisauk hartuko dutela parte, beren produktuak eskaintzera animatuta:
- Viveros el Montañés (Tafalla): Landare aromatikoak eta apaingarriak.
- Zunoyar Lorategia (Oiartzun): Barruko landarea, ornamentuzkoa eta bildumakoa.
- Islaya (Oiartzun): Sukulentak (kaktusak eta landare zukutsuak)
- Ortuberri (Iurreta): Baratzerako eta loretarako landareen produkzioa eta salmenta.
- Urtinea (Usurbil): Barruko landarea, ornamentuzkoa eta sasoian sasoikoa.
- Viveros Aramburu (Usurbil): Sasoiko landarea eta zuhaixka apaingarria
- Aritzkurengo Tienduka (Nafarroa): Kosmetika naturaleko artisau-produktuak.
- Lore Prentsatua (Donostia): Lore prentsatua, lore lehortuekin egindako koadroak
- Semillas Ecológicas (Lasarte-Oria): Erabilera tradizionaleko eta sukaldaritzako haziak eta belarrak.
- Sojo Natura (Lekunberri): Kosmetika naturaleko artisau-produktuak.
- Sara Letamendia (Aizarna): Kosmetika naturaleko artisau-produktuak.
- Eskulore (Larrabetzu): lore lehortuekin egindako eskulanak.
- Tissus Artisautza (Atxondo): Banbuzko, eukaliptozko eta abarrezko baseetan enkapsulatutako lore lehorra.
Azokak bi tailer ere izango ditu, deKolore enpresak txikienentzat antolatuak. Haurrentzako lehen tailerra lore prentsatuena (11:30etik 12:30era) izango da, eta haurrak naturako materialekin eskulanak egiten zaletzera zuzendua dago, hartara haienganako interesa eta jakin-mina erna dakien. Horretarako, orri-markagailuaren formako kartulina bat dekoratuko dute hosto eta lore prentsatuekin, gero etxera eraman ahalko dutena. Bigarren tailerra landaketakoa izango da (12:30etik 13:30era), non haurrek loreontzi txiki bat apainduko baitute koloreetako pegatinekin. Gero landarea lorontzi horretan nola landatu irakatsiko zaie, eta etxera eraman ahalko dute zaintzeko. Helburua da haurrek landareak aldatzen ikastea eta landare-munduarekin trebatzea.
Horrez gain, plazan haurrentzako zurezko jolasak ere izango dira, Behemendik utziak, festa-giroa areagotzeko.