Lasarte-Oria

Tratu on bat | Un buen trato

COVID-19ren bulegoak, laguntzak emateaz eta kudeatzeaz arduratzen denak, 99 laguntza-eskaera ebatzi ditu bi astetan, eta 47 laguntza eman dira, guztira 60.300 euro egiten dutenak.

covid19

Udalak, COVID-19aren pandemia zela eta, bulego bat sortu zuen, egoera horren ondorioz arazo ekonomiko handiak dituzten familiak sostengatzeko udalak onesten dituen laguntzen berri emateko eta horiek kudeatzeko.

Udalak 400.000 euroko partida bat onetsi zuen, ABEEE (ERTE) batean dauden pertsonei, langabezian geratu direnei edo alarma-egoeraren ondorioz diru-sarrerak nabarmen murriztu zaizkien autonomoei laguntzeko.

Martxan jarri eta handik bi astera, bulegoak dagoeneko 99 eskaerari erantzun die. Horietatik 47 positiboki ebatzi dira, eskatutako baldintzak betetzen baitzituzten, eta guztira 60.300 euro egiten dute. Laguntzak hiru hilabeterako ematen dira, eta hilean 300 eta 500 euro bitarteko zenbatekoa dute.

Eskaerak aztertu eta aurkeztutako datuak analizatu ondoren, 18ri ezezkoa eman zaie, gehieneko diru-sarrerak gainditzen zituztelako. Beste 34 kasuk ez dute aurkeztu laguntzetarako oinarriek baldintzatzat eskatzen dituzten egoeretan egotea justifikatzen duen dokumentaziorik.

Ukatutako 7 eskaeren kasuan, eskatzaileei asistentzia eman zaie Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) telematikoki tramitatzeko. Gainerakoak, COVID-19aren bulegoko lan sozialeko teknikarien balorazioaren arabera beste laguntzaren bat behar izanez gero —esate baterako: gizarte-larrialdietarako laguntza (GLL), generozko indarkeriaren biktima izateagatik ematen dena...—, Oinarrizko Zerbitzu Sozialetara bideratu dira.