Lasarte-Oria

Tratu on bat | Un buen trato

Zerbitzuak

Múgica Autoeskola

1969az geroztik ari da lanean MUGICA autoeskola gure herrian, gidabaimena ateratzeko beharra duten guztiei zerbitzua emanez. Familia-enpresa honen 50 urteotan, Lasarte-Oriako eta eskualdeko herritar ugari pasa dira gure ikasgeletatik eta emaitza ezin hobeak lortu dituzte.

Klase teorikoetan irakaskuntza pertsonalizatua eskaintzen dizugu irakasle tituludunekin.

ON-LINE TESTA. Nahi duzun lekutik konektatzeko moduan, nahi duzun orduan.

TEORIKOA EUSKARAZ.

 

Klase praktikoetarako, arloan esperientzia handia duen irakaslea jarriko zaizu, eta automobil modernoak, ikasle guztien nahiak betetzeko modukoak.

Kokalekua
Ganbo kalea, 1
Tel.: 943362275

Ordutegia:
Astelehena-Ostirala 10:00-13:00 16:00-20:00