Lasarte-Oria

Tratu on bat | Un buen trato

Ostalaritza

Oreka Taberna

 

Lasarte-Oriako erdigunean dagoen taberna da, bertan, giro ezin hobeaz goza dezakezue, zabalera handia, leku lasaia eta gure zerbitzua ahalik eta gertuena eta kalitatezkoa izaten saitzen gara.

 

Platerak egiterakoan, hemengo produktuak eta osagaiak erabiltzen ditugu, gure helburua tokiko ekoizpena bultzatzea da-eta. Horregatik, kartan baserriko produktuez egindako platerak eskintzen ditugu, zehazki, etxean bezala prestatutakoak. Gainera, hainbat ogitarteko, entsaladak eta etxean egindako postreak aurki ditzakezue.

 

Tabernara sartzerakoan, pintxoz osatutako barra bat ikus dezakezue; hala nola, urdaiazpiko eta gazta minia, kroketa mota desberdinak, hegal pintxoa eta patata puskatua eta abar.

 

Etor zaitezkete, gure ardo mota desberdinak dastatzera, edota garagardoak, kafeak eta infusioak probatzera.

 

Nabarmendu janaria eramateko prestatzen dugula, betiere, aldez urretik eskatuta.

 

Itxoiten dizuegu!
Kokalekua
Kale Nagusia, 13
Tel.: 943530584

Ordutegia:
Asteartea-larunbata 11:00-16:00; 18:00-24:00; Igandea 11:00-16:00