Lasarte-Oria

Tratu on bat | Un buen trato

Ostalaritza

Bar Insausti

 

Insausti taberna 1970. urtean sortu zen eta ,gaur egun, Lasarten aintzinatasun gehien duen taberna da.

 

Jatorriz, jatetxe izan zen egunez, gerturatzen ziren kamioi gidari, zaldi karreretako jokey eta herritarrentzat. Gauez, ordea, Lasarte-oriako gazte jendearen aisialdiko bilgunea zen musika pixka bat entzuteko, Lasarten ez baitzegoen aukera asko; horregatik, orduko talde ingelesen kontzertuak ere eskaini ziren bertan.

 

Belaunaldiz belaunaldi egin dute lana bertan familia bereko kideek gaur egun arte. Horregatik, gure taberna hain familiarra da non jendearenganako tratua horrelakoa izaten baita.

 

Gaur egun, jatetxe izaera galdu duen arren, egunez pintxo gozoak aurkitu daitezke eta ,gauez , gaur egungo eta betiko musika entzuten den bitartean, terrazan edari batzuk hartzeko aukera dago.

Kokalekua
Geltoki kalea, 6 behea
Tel.: 943361151

Ordutegia:
Astelehena-Osteguna 09:00-2:30; Ostirala-Larunbata 09:00-4:30; Igandea 09:00-2:00