Lasarte-Oria

Tratu on bat | Un buen trato

Ostalaritza

Larre Jatetxea

 

Jatetxe honek 17 urte baino gehiago daramatza euskal sukaldeko platerak eskaintzen. Platera horietan beti lehen mailako produktuak erabili izan ditugu, eta gure amonek egiten zuten eran prestatu izan ditugu . Horregatik, tradiziozko zaporeen bila bazaudete, etor zaitezte honako hau dastatzera:

 

-Betiko sukaldea

-Etxeko postrea

-Menu Berezia:babarrunak (txorizoarekin, odolkiarekin, piperrekin, azarekin), txuleta bat hiru lagunentzako, etxeko postrea eta edaria.

-Eguneko menua

-Asteburuko menua

-Umeentzako menua :

 

Parkin-a eta haurrentzako parkea daukagu, kezkatu gabe, plan gastronomiko ezin hobeaz goza dezazuen

Kokalekua
Larrekoetxe bidea, 10
Tel.: 943361012

Ordutegia:
Asteazkena-Ostirala: 12:00-20:00; Larunbata-Igandea:12:00-22:00