Lasarte-Oria

Tratu on bat | Un buen trato

Merkatariak

Etxezarreta

53 urte daramatzagu haragia eta urdaitegi produktuak eskaintzen. Bezeroen nahiak asetzen eskarmentu handia daukagunez, kalitatezko haragi aukera handia ematen diegu Eusko Labelaren bermearekin. Bertan urdaitegi aukera, jaki prestatuen eskaintza, hemengo sagardoa, baserriko produktuak, eta abar aurki daitezke.

Gainera, aldez aurretik, eskaria eginez gero, bakoitzari egokitutako edo gustuko dituen jaki prestatuak egin ditzakegu.

Kokalekua
Hipódromo etorbidea,2
Tel.: 943361379

Ordutegia:
Astelehena-Ostirala 8:30-13:45; 17:00-20:30;Larunbata 8:30-14:00