Lasarte-Oria

Tratu on bat | Un buen trato

Zerbitzuak

CoWorking Lasarte-Oria

   

Lasarte-Oria Coworking-a coworking-eko gune berri bat da, Donostiatik hurbil dagoen Lasarte-Oria herrian kokatua. Bertan, enpresarik eta jarduera-sektorerik konpartitzen ez duten profesionalak elkarrekin lanean aritu ahalko dira, eta, hala nahi badute, elkarrekin partekatu ahalko dituzte beren kezkak, bizipenak, esperientziak eta gaizki nahiz ondo ateratakoak.

Erabiltzaileak (coworkerrak) elkarrengandik hurbil aritzeko eta aldi berean tarte zabala izateko moduan taxutu da gunea, ideiak eta energia positiboa jaria daitezen. Lan partekatuak, tailerrak, ebentuak edo ospakizunak pertsonen arteko etengabeko lotura-elementua izango dira gure espazioan.

Lasarte-Oria Coworking-a, lan egiteko eta enpresa abiatzeko leku egokiena.

Kokalekua
http://www.coworkinglasarteoria.com

Zumaburu kalea, 5
Tel.: 620 869 328 / info@coworkinglasarteoria.com

Ordutegia:
Deitu hitzordua eskatzeko